Igor Zubeldia 18 urteko Sanseko jokalari azkoitiarrak 2021. urtera arte jarraituko du talde txuri-urdinean. Aurreko kontratua 2018an amaitzen zitzaion, eta aste honetan sinatutakoarekin beste bost urtez jarraitzeko aukera izango du jokalari gazteak. Maxixatzen ahalegindu da azkoitiarra elkarrizketatzen, baina klubak ez dio horretarako baimenik eman.