Emakumeen pala txapelketako finalak, bihar, Gurean

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 25a, 17:04

Nesken paleta gomako Eliteko eta Euskal Herriko Irekiko finalen aurkezpena egin dute gaur arratsaldean Gurea pilotalekuan. Finalak bihar, ostirala, jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. 19:00etan hasiko da aurreneko partida, eta sarrera doan izango da. EHko Irekiko finalean Garmendia-Saez bikotea Martín-Eizmendi bikotearen aurka lehiatuko da. Eliteko finalean, berriz, Ibañez-Ruiz de Azua bikotea Murillo-Lasa bikotearen aurka ariko da. EITBk finalak grabatuko ditu, eta zapatu honetan ikusi ahal izango dira telebistan, 12:00etatik aurrera.

Ainhoa Garmendiak azaldu du jokatutako azken partidan "aurkariek erraz" irabazi zutela, eta beraiek 12an geratu zirela, baina orain "beste itxura bat" eman eta "partida ona jokatu" nahi dutela. Garazi Eizmendik, berriz, biharko lehia "ligaxkakoa baino askoz orekatuagoa" izango dela esan du. 

Finalerdietan, Garmendia-Saez bikoteak 21-25eko emaitzarekin irabazi zion Pradera eta Ruiz de Larramendi bikoteari. Eta Martín-Eizmendi bikotea, berriz, 14-25 nagusitu zen Irazustabarrena-Etxaniz bikotearen aurka.  

Jaialdiko aurreneko neurketa izango da Euskal Herriko Lehen Mailako Irekikoa, eta bertan Ibañez-Ruiz de Azua bikotea, Murillo-Lasa bikotearen aurka lehiatuko da, finalerdietan Murga Martín eta Zubeldia-Murua bikoteak kanporatu ondoren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide