"The Assassin" eta "La Verdad Duele" filmak asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 25a, 11:50

Zine Forumaren barruan The Assassin filma ikusi ahal izango da bihar Baztartxon, 22:00etan. Horrez gain, La Verdad Duele filma eskainiko dute hiru egunetan: zapatuan, 22:00etan; igandean, bi emanaldi izango dira, bata 17:15ean eta bestea 19:30etan, eta, azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Gogoratu Udalak zine bonoak atera zituela eta eskuragarri daudela Udaleko Kultura Sailean eta Baztartxon.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide