Ahozko transmisio historikoaren baitan Juan Bautista Mendizabal eta Ekaitz Etxezarreta historialariak bertaratuko dira. Hizlarien ondoren, azkoitiarren bideo batzuk proiektatuko dituzte, 1936ko pasadizoak ezagutarazteko.
Eskutitzak antzezlana Eliasen aitita-amamen istorioan oinarritzen da: familia falangista bateko alaba eta postari errepublikazale baten semea maitemindu zirenekoa. Aspaldiko eskutitz batzuk aurkitzerakoan izan zuen istorioaren berri Eliasek. Bere etxekoarekin batera, 1936ko gerraren bueltan beste hainbat gaztek izandako istorioak jaso, eta Eskutitzak antzezlanean batu ditu, Izaskun Arandia zinegilearekin elkarlanean.