Honako galdera hauek erantzuten saiatuko da Maiz aditua: Gure haurra osasuntsu hazten ari al da? Nahikoa jaten al du? Gauza berriak probatzea ez zaio gustatzen…. Zer egin dezaket? Elikatzerako garaian emozioek eta pentsamenduek zer nolako garrantzia dute? Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko ditu.
Azkoitiko haur reskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskaintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi antolatzen ditu. Hitzaldia gaia interesatzen zaien guztiei zuzenduta dago, eta beraz, haur eskolako guraso ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.