WhatsART ekimenak, "Artea zure mundua aldatzeko" goiburupean, artea eta sorkuntza partekatuaren bitartez gazteen erronka eta arazoak identifikatzea eta adieraztea dauka helburu, gazteek elkarrekin bizi duten gizartea hobetzeko eta etorkizun hobea bermatzeko. Hori gauzatzeko, komunikazio eta arte gaitasunak garatzen lagunduko dieten hainbat tailer eta laborategitan parte hartuko dute gazteek.
Lan horretan, Kultibaren lantaldeko kideez eta zenbait artista profesionalez osatutako bitartekari talde baten laguntza izango dute. Haien laguntzarekin, gazteek Gipuzkoako nerabeen errealitateari buruz hausnartuko dute eta artea eta sormena aurrean dituzten arazoak konpontzeko tresna izan daitezkeela ikusiko dute. Talde dinamikak, laborategiak, kontraste taldeak eta foro bat martxan jarriko dira espazio digital modura.
Hori guztia artista profesional baten laguntzarekin landutako ekoizpen artistiko batean gauzatuko da, eta planteatutako erronka edo arazoa irudikatuko dute.
Ekimenean parte hartu nahi duten nerabeek laister sortuko duten blogean (http://dss2016.eu/dss2016eu/ahotsak/) izena eman beharko dute.