Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez "Azkoitiko Basarte industrialdeko pare bat enpresetan" lapurretak egin zituzten asteazken goizaldean lantegiak itxita zeudela. Ertzaintza ikertzen ari da gertaera, eta Udaltzaingoak oraindik ez daki zein kalte eragin dituen lapurretak.