Zapatuan eta igandean zabalduko dute VII. Outlet Azoka Elkargunean

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 18a, 16:13

Argazkian, hainbat merkatari, Herrixen Merkatarien Elkarteko arduraduna eta Udaleko zinegotzia.

VII. Outlet Azoka izango da asteburu Elkarguneko areto nagusian, eta aurten haurren zaintza zerbitzua eta puzgarriak eskainiko dituzte. Puzgarriak eraikinaren kanpoaldean ipiniko dituzte, ateri egiten badu. 

 

Herrixen Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, aurten puzgarriak ipiniko ditu aurreneko aldiz. Modu horretan, merkataritza eta aisialdia uztartuko dituzte. Jokoen gunea Madinabeitia plazan kokatuko da, Elkargunearen kanpoko plazan. Umeen zaintza zerbitzua, berriz, Elkargunearen barruko gela batean egongo da.

Azoka datorren zapatuan, hilak 20, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Igandean, berriz, goizez bakarrik zabalduko dute, 10:00etatik 14:30era.

Haurren zaintza zerbitzuaren ordutegia goizetan 10:00etatik 13:00era eskainiko dute eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Hamar dendek hartuko dute parte aurtengo edizioan: Aingeru, Andueza, Arantxa, Idurre, Karan, Lirain, Maina, Munibe, Soul eta Yoko Kirolak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide