Gomazko pala txapelketa jokatuko da Gurea pilotalekuan

Maxixatzen.eus 2016ko otsailaren 18a

Euskal Herriko Eliteko Emakumeen Gomazko Pala Txapelketa antolatu du Euskadiko Euskal Pilota Federazio elkarteak, eta otsailaren 20an eta 26an izango da Gurea pilotalekuan. 

 

Hilaren 20an finalaurrekoa izango da, 16:00etan, eta hilaren 26an, berriz, final nagusia, 19:30ean. Honako lau bikote hauek ariko dira nor baino nor finalaurrekoan: Pradera eta Ruiz de Larramendi bikoteak, Garmendia eta Saezen aurka; eta Martin eta Eizmendi bikoteak, Irazustabarrena eta Etxanizen aurka. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide