Autobusa jarriko dute Lilatoian parte hartu nahi dutenentzat

Maxixatzen.eus 2016ko otsailaren 19a

Aurten ere, Ttipi Ttapa elkarteak eskatuta, Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Donostiako 27. Lilatoian parte hartuko duten emakume guztientzat. Martxoaren 6an, goizeko 08:00etan liburutegi aurretik irtengo da, eta itzultzeko ez da autobus zerbitzu berezirik egongo. Autobusean joateko Elkargunean eman behar da izena, 943 85 25 44 telefono zenbakira deituta edo info@elkarguneazkoitia.net helbidera mezu bat bidalita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide