Udalak lehiaketara atera du herri-bideen garbiketa zerbitzua

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 19a, 11:16

Azkoitiko Udalak lehiaketara atera du izaera publikoa duten herri-bideen garbiketa zerbitzua. Kontratuaren balioa 63.270 (BEZa kanpo) eurokoa da eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Enpresa interesatuek otsailaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena.

 

Esleipendun enpresak arekak, lur-arekak, pasabide-kanadiarrak, hoditeriak eta abar garbituko ditu.

Aurreikusita dago esku-hartzea hainbat auzotako bideetan, hala nola, Izarraitz, Madariaga, Urrategi, Elosua, Aizpurutxo, Martirieta, Santa Kutz, Astarbe, Olano y Olaso. Behin proposamenak aztertuta, lehentasunen arabera egingo dira lanak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide