Duela ia urtebete onartu zen Kultur Etxeko leiho guztiak aldatzeko Udalaren proposamena, eta joan den astean hasi ziren berriak ipintzen. Guztira, 87.120 euroko aurrekontua dute lanek. Egurrezko leihoak jarriko dituzte isolamendu akustikoarekin eta termikoarekin, eta kristal bikoitzekoak izango dira, eraginkortasun energetikoa lortzeko. Bestalde, lanak martxoaren 8an bukatzea aurreikusten dute arduradunek.