Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko sareko hainbat boluntariok iltzeak eskatzen dizkiete herritarrei Calaisen (Frantzia) ez aurrera ez atzera dauden errefuxiatuei bidaltzeko. Puntepaxak lehenbailen behar dituztela azaldu dute, han etxolak egin ahal izateko. Horretarako, Latz tabernan kaxa bat jarri dute herritarrek bertan puntepaxak uzteko. Kaxa hori otsailaren 19ko 17:00ak arte egongo da tabernan. Antolatzaileek dei berezia egin die azkoitiarrei etxean soberan dituzten iltzeak emateko edo eskukada bana erosteko eskatuz herriko ferreterietan, eta ahal bada 7eta 9 zentrimetro arteko iltzeak nahiago dituzte.