Argazkigintza eta gozogintza ikastaroak, Elkargunean

Maxixatzen.eus

Gozogintza eta argazkigintza ikastaro berriak eskainiko dituzte Elkargunean datozen asteetan. Gozogintza ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta, besteak beste, bizkotxoak, kremak, marrubi tarta edo euskal pastela egiten irakatsiko zaie partaideei sei saiotan.

 

Gozogintza ikastaroa otsailaren 22tik martxoaren 8ra izango da, astelehen eta asteartetan, 16:30etik 18:30era. Argazkigintza ikastaroa, berriz, otsailaren 23an hasi eta martxoaren 17an bukatuko da. Saioak astearteetan eta ostegunetan eskainiko dituzte, 19:00etatik 20:30era. Guztira 12 orduko ikastaroa izango da.

Interesatuek izena eman beharko dute Elkarguneako harreran. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide