Kalean da otsaileko Maxixatzen

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 4a, 11:11

Dagoeneko hasi dira banatzen otsaileko Maxixatzen. Kejie ta desditxie, bertsoak, Azkoitiko Caritas, Inauterietan urtero mozorrotzen diren talde ezagunak, errezeta, Realeko Eurree peñakoen elkarrizketa... Atal horiek eta askoz gehiago irakurri ahal izango dituzte bazkideek otsaileko Maxixatzenen. Guztira 635 bat aldizkari banatuko dituzte bazkideen etxeetara. Izan ere, herri komunikabidearen proiektua hasi zenetik, 2015eko maiatzetik, 257 herritar gehiago egin dira Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkide. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik. Urtean 25 euro ordainduta, Azkoitiko euskara elkartea babestu nahi duenak, hona hemen bazkide egiteko formularioa.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide