Enpresa familiarren ondorengotzari buruzko jardunaldia, Insausti Jauregian

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 3a, 16:51

Elkargiren Kontsultoretza eta Finantza Zerbitzuen filialak, Elkargi Consultores-ek, enpresa familiarren ondorengotzari buruzko jardunaldia antolatu du Azkoitian. Sortzen diren galdekizunak eta ondorengotza prozesua gauzatzeko aintzat hartu beharreko gaiak jorratuko dira. Jardunaldia otsailaren 19an izango da Insausti Jauregian, 09:30etik 11:00etara.

Familia enpresaren jarraipenerako ezinbestekotzat jotzen diren alderdiak emango dira ezagutzera jardunaldian, hala nola, jabetzaren banaketa seme-alaben artean modu bidezkoan, azken lege erreforma edota ondasun-banantzearen eragin fiskala.

Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea 75 euro (gehi BEZa) kostako zaie Elkargiko bazkideei eta 100 euro bazkide ez direnei. Inskripzioa egiteko deitu 943 30 91 92 telefono zenbakira edo idatzi ec@elkargi.es helbidera.

Elkargik jardunaldi hau Azkoitian, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean eskainiko du. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide