"Paulina", "Paperezko Hegazkinak" eta "La Quinta Ola" filmak, asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko otsailaren 3a

Datorren ostiraletik astelehenera, zapatuan izan ezik, Paulina, Paperezko Hegazkinak eta La Quinta Ola izango dira ikusgai Baztartxo antzokian. Ostiralean, Paulina filma eskainiko dute jatorrizko bertsioan Zine Forumean, 22:00etan. Zapatuan ez da zine emanaldirik izango, eta igandean, gaztetxoentzat Paperezko Hezgazkina filma izango da, 17:15ean. Horren ondoren, berriz, La Quinta Ola eskainiko dute 12 urtetik gorakoentzat, 19:30ean. Azkenik, astelehenean, ikuslearen egunean, azken filma hori ikusi ahal izango da, 20:00etan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide