Aritz Cobos dantzaria etorriko da otsailaren 13an dantzan irakastera

Maxixatzen.eus 2016ko ots. 2a, 09:56

Dantzatzea gustuko duten 14 urtetik gorakoentzat, aukera paregabea izango da otsailaren 13an Elkargunean, Rise & Shine antzerki musikalak antolatuta. Izan ere, Aritz Cobos Ezpeleta dantza irakaslea etorriko da Azkoitira, ordu eta erdi iraungo dituen bi MasterClass eskainiko ditu.

 

Cobosek dantza ikasketak Londresen eta Donostian burutu ditu, eta gaur egun hainbat dantza eskoletako dantza irakaslea da: Joseba eta Bakartxo (Andoain), Amaia González (Lasarte) eta Carmen Garmendia eta María Govillard (Donosti).

Eskolak otsailaren 13an izango dira: lehendabizikoa, 16:30etik 18:00etara izango da eta bigarrena, berriz, 18:00etan hasi 19:30ean amaituko da. Izena emateko deitu zenbaki honetara: 688 65 84 20 (Azul) edo idatzi mezua antzerkimusikala@gmail.com helbidera. Eskola orduak doan izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide