Gogoratu, Azkoitia-Donostia (UKO1) lineako autobusek ez dutela geldialdirik egingo Amarako PIO XII.ean.
Donostiako autobus geltoki berria inauguratuko dute otsailaren 5ean, eta Lurraldebusek egun bat beranduago jarriko du martxan ordutegi eta ibilbide berria. Beraz, datorren zapatuan, otsailak 6, aldaketak izango dira Lurraldebusen linea guztietan. Hilaren 5ean, geltokiaren inaugurazio ofiziala egingo da eta herritarrek instalazioak bisitatzeko ordu batzuk izango dituzte. Otsailaren 6an irtengo dira lehen autobusak terminal berritik.
Gogoratu, Azkoitia-Donostia (UKO1) lineako autobusek ez dutela geldialdirik egingo Amarako PIO XII.ean.