2016/01/31 12:15

Ekimena

Dantza jauziak igandean

Dantza jauziak igandean
Eliz ataria, Azkoitia

Dantza jauziak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzeko aukera izango da datorren igandean elizatarian, eguerdiko 12:15etan. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduak Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin antolatutako saioa da eta ekitaldia zeharo irekia da, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta gozatzeko, eta bide batez, kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu ahal izateko. Herritar guztiak gonbidatu nahi genituzke bertan parte hartzera. Horretarako ez dago aurretik dantzan jakin beharrik, nahikoa da zaletasun pixka bat eta gorputza mugitzeko gogoa izatea. Animatu guztiok!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide