Udal osoaren ohiko bilkura izango da bihar

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 26a, 12:19

Hileko azken asteazkenetan egin ohi den moduan, bihar, hilak 27, izango da udaletxeko areto nagusian ohiko batzar irekia, 19:00etan.

 

Honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: 2016 ekitaldiko Lanpostuen Zerrenda eta Pertsonalaren Plantillaren hasierako onespena; Ingurumenarekin lotutako zenbait programa  eta jarduera egiteko diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketaren hasierako onespena; Udaleko Erregistro Orokorra Foru Administrazioaren organoen Erregistro laguntzailea izan dadin Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onespena; eta Urola Erdiko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak onartutako akordioak inpugnatzea eta beraien aurka birjarpen helegitea eta auzi errekurtsoak aurkeztea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide