Langileak honako kale hauetan jardun dira: Ibaiondo, Aingeru, Trino Uria eta Julio Urkixo. Gainera, eliza aurrekaldean eta Iturri edota Errexil taberna inguruetan ere lan berdina egin dute.
"Beharrezkoa ikusten genuen espaloiak ondo garbitzea, baina batez ere, erorketak eta irristadak saihestea bide publikoetan segurtasuna bermatuz", azaldu du Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak. "Lan hauei jarraipena emango diogu beharrezkoa ikusten dugun gune guztietan. Ohiko garbiketa ez da beti nahikoa izaten espaloiak baldintza onean uzteko. Kasu honetan, produktu koipegabetzaileekin garbitu dute eta soluzio ez labaingarria aplikatu dute lurzoruan oinezkoak seguru ibili daitezen. Tratamendu hau baldosa hidraulikoetan, lauki formako takoetan eta terrazo leunduan eman dute. Lana borobiltzeko, berriz, presiopeko ura erabili dute", gaineratu du Bastidak.