Unai Mujika (Atxola): "Etxeetara iritsi nahi dut usain-belar, barazki eta landareekin"

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 22a, 11:01

Argazkian, Unai Mujika Urkome sari banaketan iazko San Andresetan.

Duela urtebete hasi zen Unai Mujika Atxola nekazaritza proiektua martxan jartzen eta jaso ditu dagoeneko fruituak: Urkome saria jaso zuen sanandresetan.

 

Zer lantzen duzu Atxolan?

Nekazaritzari lotutako mintegi bat prestatu dut Ormaetxea baserriko lurretan. Sendabelarrak, sukaldaritzako belarrak, usain belarrak, barazkiak, fruitu arbolak eta loreak ditut han.

Zer produktu dituzu orain?

Ezkai bilduma handia dut, baita erromeroa, albahaka eta menda mota asko ere. Zaingorri usaindun asko ekarri ditut, baratzan erabiltzeko. Lorezaintzarako ekartzen ditudan landare asko, baratzean erabiltzeko dira. Baratzeak garbi-garbi izateko ohitura dugu hemen, baina ahultzea besterik ez dugu lortzen horrela.

Irakurri elkarrizketa osoa urolakosta.hitza.eus-en.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide