"Kejie ta desditxie" atalerako herritarren ekarpena behar du Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 5a, 11:34

Asko dira  Maxixatzenen "Kejie ta desditxie" atala berreskuratzeko eskatu dutenak, baina horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Herriko zerbaiti buruzko iritzia emateko da atal hori, eta herritarrek osatu beharrekoa da. Horregatik, ahal bada, argazki bat eta testu bat behar ditu Maxixatzenek, datorren aldizkarian argitaratzeko.

Bidali mezua maxixatzen@gmail.com helbide elektronikora, eta Maxixatzenek zabalduko du herritarren hitza. Izenaren eta abizenaren aurreneko hizkiak eta N.A eskatuko da. Azken hori, ordea, erabilera pribaturako bakarrik izango da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide