Datozen egunetan "Victoria", "Palmeras en la nieve" eta "The snow queen" filmak ikusgai Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko urtarrilaren 21a

Bihartik datorren astelehenera bitartean Victoria, Palmeras en la nieve eta The snow queen filmak ikusgai izango dira Baztartxo antzokian. Victoria, bihar, hilak 22, izango da Zine Forumaren barruan, 22:00etan. Palmeras en la nieve, berriz, hiru egunetan izango da: zapatuan, 22:00etan; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, 20:00etan. Azkenik, gaztetxoei zuzendutako The snow Queen igandean izango da, 17:15ean. 

Hona hemen hiru filmen trailerrak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide