11 kanpin denda, 24 lo zaku eta 124 manta, errefuxiatuei bidaltzeko

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 18a, 10:15

Azkoitiko lokal ezberdinetan bildutako materiala bildu zuten Caritaseko lokalean.

Ostiral arratsaldean hiru auto gainezka beteta joan ziren Bergarara, Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko sareko hainbat boluntario. Guztira, 11 kanpin denda, 24 lo zaku eta 124 manta bildu zituzten, eta hori guztia Europa Ekialdeko kanpamentuetan dauden errefuxiatuei bidaliko diete. 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide