Asier Altuna "Lapatza" aske utzi dute karguekin

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 13a, 10:28

27 euskal herritar deklaratzera deituak, LIBRE. Jazarpen politikorik ez! lemapean kontzentrazioa egin zuten, atzo, hilak 12, hainbat herritarrek herriko plazan. Asier Altuna "Lapatza" azkoitiarra Espainiako Auzitegi Nazionalera deitua izan zen 9/07 sumarioan ageri diren beste 21 kiderekin batera, "talde terrorista" bati laguntzea, ondasunen ostentzea eta kapitala zuritzea leporatuta. Atzo deklaratu zuten 22 auzipetuk, tartean Altunak, eta denak libre geratu dira karguekin. 

 

2008tik sekretupean egon den sumarioa berriro indarrean jarri izanaren arrazoi nagusia "motibazio guztiz politikoa" dela nabarmendu du Altunak. 

Bestalde, 04/08 sumarioko auzipetuek gaur deklaratu dute eta akordio batera heldu dira fiskaltza, akusazioa eta defentsa. Akusazioak onartu dituzte, eta libre dira denak. EHAK eta ANV alderdietan edota ezker abertzalearen izenean aritzeagatik ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea leporatuta epaitu dituzte azken horiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide