Europa Ekialdeko kanpamentuetan dauden errefuxiatuei bidaltzeko erabiliko dute jasotako materiala.
Errefuxiatuak Ongi Etorri Azkoitiko sareak, Hotza Bergara taldearekin batera, material bilketa hasiko du. Bilduko den materiala: lo zakuak, mantak eta kanpin dendak izango dira. Materiala datorren ostiralera arte batuko dute herriko puntu hauetan: Xabier Munibeko harreran, Maxixatzen bulegoan, Zakela tabernan eta Karitaseko lokalean (Iriarte margolaria kaleko lokalean).
Europa Ekialdeko kanpamentuetan dauden errefuxiatuei bidaltzeko erabiliko dute jasotako materiala.