Urtarrilaren 16tik aurrera ordutegi eta ibilbide aldaketak Lurraldebusen

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 12a, 12:13

Urtarrilaren 16tik aurrera ordutegi eta ibilbide aldaketak izango dira Lurraldebusen zerbitzuan, eta aldaketak linea guztiei eragiten die. Bestalde, Azkoitia-Donostia (UKO1) lineako autobusek ez dute geldialdirik egingo Amarako PIO XII.ean. 

 

UK01 Azkoitia > Donostia

Donostiako sarrera-irteera guztiak Antiguotik egingo dira. Autobusek ez dute geldialdirik egingo PIO XII.ean, eta San Martin 25 geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24 geltokira joando dira.

Autobus zerbitzuen maiztasuna handituko da: astelehenetik ostiralera orduerdiro egongo dira autobusak. Asteburuetan eta jaiegunetan ordutegi aldaketak egongo dira.

Azkoitian, zerbitzu guztiak Altzibarren hasi eta amaituko dira.

UK02 Azkoitia > Tolosa

Ordutegi aldaketa batzuk egongo dira.

UK03 Azkoitia > Zarautz

Astelehenetik ostiralera ordutegiak aldatzen dira. Eta hemendik aurrera orduero egongo dira autobusak.

Asteburuetako eta jaiegunetako ordutegiak ez dute aldaketarik izango.

 

Ikusi hemen ordutegi berria.

 

Ikusi hemen gainerako lineetan izango diren aldaketak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide