Ehunka azkoitiarrek eman zioten 2015. urteari bukaera Azpeitiko XV. San Silbestrean. Xeye atletismo taldeak antolatutako proba horretan, Asier Fernandez izan zen lehen azkoitiarra eta 20 minutu eta 38 segundo behar izan zituen helmugaratzeko. Emakumeetan aurreneko herritarra, berriz, Ihintza Arakistain izan zen, eta 173. postuan amaitu zuen 28 minutu eta 18 segundoan korrika egin ondoren. Biak Xeye taldekoak dira.