Café Quijanok bere azken lana aurkeztuko du Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 29a, 13:35

Quijano anaiak Azkoitian izango dira datorren urtarrilaren 16an, eta Orígenes: El Bolero euren azken lana aurkeztuko dute. Sarrerak salgai daude udaletxeko Kultura sailean, 08:30etik 14:00etara. Sarreren prezioa 30 euro da.

 

Bakarkako ibilbideak utzi eta berriro elkartu zirenetik, taldeak hiru disko kaleratu ditu 100.000 kopiatik gorako salmentekin, eta hiru urrezko disko, platinozko bi eta lau izendapen Grammy latino sarietarako lortu dituzte, besteak beste.

Leongo taldeak azken diska aurkeztuko du Baztartxo antzokian hilaren 16an, 22:00etatik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide