Inuzente eguneko albistea: Udalak lorategia eraikiko du Eliz Atarian

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 29a, 10:43

Atzo, hilak 28, Inuzente Eguna zela eta, albiste bat asmatu zuen Maxixatzenek, eta beraz, gezurra da Udalak lorategia eraikiko duela otsailean Eliz Atarian. 

Maxixatzenek asmatutako gezurra: Azkoitiko Udalak lorategia jarriko du Eliz Atarian, datorren urteko otsailean. Berdegune horretan askotariko landareak landatuko dituzte, eta urtaro guztietan garaiko loraldia dutenak ipiniko dituzte. Gainera, ureztaketa automatikoa izango dute, eta argiztapena egokituko dute, lorategi osoa argiztatzeko. Proiektu berri horretara 80.000 euro bideratuko ditu Udalak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide