Errege Magoekin izan dira Floreaga Ikastetxeko ikasleak

Maxixatzen.eus

Errege Magoak Baztartxotik igaro ziren Jesus haurraren bila atzo, hilak 22, Floreaga Ikastetxeak antolatutako ikustaldian. Erregei aurreskua, bertsoak, gabon kantak eta ohiko euskal dantzak eskaini zizkieten Floreagako ikasleek, eta Erregeekin talde argazkiak atera zituzten.

Umeen gutunak eta eskariak jaso zituzten, gozokiak banatu, eta denek “Ekarriko?” galdetu zietenean, baietz esan zuten. Jesus haurra aurkitu ondoren, berriro etorriko omen dira Azkoitira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide