Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) idazle eta BERRIAko Kultura saileko kazetariak irabazi du Kutxa Irun Hiria saria euskarazko eleberriaren atalean Txistu eta bioklanarekin, eta horrenbestez, sariari dagozkion 25.000 euro jasoko ditu. Guztira hamabi lan aurkeztu dira sariketara, eta horien artean Zabalarena aukeratu du Paulo Iztuetak, Felipe Juaristik, Jose Mari Iriondok, Arantxa Urretabizkaiak eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak.