Jone Zabaleta, urteko kirolari onena

Maxixatzen.eus

Jone Zabaletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren sari nagusia, gaur arratsaldean udaletxean izan den ekitaldian. Sari banaketan kirola, literatura eta merkataritza bateratu dituzte, eta jendez lepo izan da udaletxeko bilkura aretoa.

 

Lehendabizi, kirol elkarte bakoitzak titulu hori eskuratzeko aukeratu dituzten kirolariek diploma jaso dute banan-banan, eta, ondoren, horien guztien artean, urteko kirolaririk onena izendatu dute, bozketa bidez. Alkateak guztien ahalegina goraipatu du: "Bakoitza berean, ahaleginaren eredu zarete; hori gabe ez dago lorpenik".

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide