Maitane Alberdi azkoitiarrak bigarren saria jaso du Bizenta Mogel ipuin lehiaketan

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 18a, 22:42

Maitane Alberdi bigarren saria jasotzen, Sonia Vazquez Kultura zinegotziaren eta Javier Zubizarreta alkatearen eskutik.

XXXIV. Bizenta Mogel ipuin lehiaketako bi irabazleek saria jaso dute gaur arratsaldeko udaletxeko ekitaldian. Ainara Elizondo hondarribiarrak jaso du lehen saria "Zizeletik jaiotako Lorea" ipuinagatik eta Maitane Alberdi azkoitiarrak, berriz, bigarren saria eskuratu du "Lur" lanarengatik.

 

Ainara Elizondo hondarribiarra saria jasotzen, Sonia Vazquez  Kultura zinegotziaren eta Javier Zubizarreta alkatearen eskutik.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide