Libertate Nafarra: "Gure estatua berreskuratu nahi dugu"

Maxixatzen.eus 2015eko abenduaren 16a

Libertate Nafarra, LN alderdiak atzo egin zuen aurkezpena Elkargunean. Datozen hauteskunde orokorretara aurkeztuko dira, eta alderdiaren asmoak zeintzuk diren azaldu zituzten. Ibon Arrieta "Aitza" Gipuzkoako hautagaiak eta Raúl Díaz De Arkaia Arabako hautagaiak aurkeztu zuten alderdia. Arrietak azpimarratu zuen jendeak kontzientzia hartzea eskatzen dutela, "gure estatua berreskuratzeko". 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide