Kartoizko beheko sua eraiki dute Floreaga Ikastetxean

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 15a, 10:00

Argazkian, Floreaga Ikastetxeko kartoizko beheko sua.

Beheko sua eraiki dute Floreaga Haurreskolako lau bat irakasleren artean, eta ikastetxeko harreran egongo da ikustera joan nahi duenarentzat. Azkenenaldian, urtaro bakoitzarekin zerikusia duen zerbait eraikitzen dute, ondoren, garaiko gauzak lantzeko ikasleekin. "Gauza asko ikasten dituzte haurrek horrelako erakusketen bidez. Umeei lehengo baserriko materiala eta bizimodua nolakoa izaten zen erakutsi nahi diegu, eta, bidez batez, geuk ere pila bat gozatzen dugu".

 

Peru eta Mari izena jarri diote suaren ondoan eserita dauden bi protagonistei. Izan ere, ikasleei istorioak kontatzeko baliatzen dute lekua, eta, orain, beheko suaren epelean haurrei ipuinak kotatzen dizkiete, baserri mundukoak edo Gabonei buruzkoak. 

Materiala bilatzen, eraikitzen baino denbora gehiago pasatu dutela aitortu dute irakasleek. Izan ere, urteetan ganbaran gordeta zuten materialarekin osatu behar izan dute, eta, baita, Agina baserrikoek emandako hainbat tresnei esker ere. 

"Beheko sua oso harrera ona izaten ari da, haurrei asko gustatu zaie eta baita gurasoei ere. Batzuk eskuak berotzeko ere erabili dute, suak sortzen duen efektuagatik", adierazi dute barrez irakasleek. 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide