Hainbat herrialdetako produktuak biltzen dituzte; gehien bat, Hegoamerikakoa eta Afrikakoa dute. Janariaz gain, arropak eta kremak ere badaude, besteak beste. Jendeak gehien erosi dituen produktuak, batez ere, kafea, arroza, eskuetako kremak eta gailetak izan direla azaldu digute.
Ekarritako prezioan saltzen dituzte, bitartekaritza kosturik gabe, eta bildutako dirua Manos Unidasi emango diote, misioetara bidaltzeko: Haitira, Beninera eta Nepalera, besteak beste.
Esan bezala, bihar, hilak 12, denda irekita izango da, 10:30etik 13:00etara.