Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:
1.- Sarietarako 800,00 eurotako diru poltsa egongo da.
2.-Honako puntuak izango dira kontutan:
-Eskaparatearen aurkezpena
-Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea
-Gabonetako giroa ematea
3.-Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.
4.-Eskaparateak, 2015eko abenduaren 9tik 2016ko urtarrilaren 6ra bitartean azalduko dira.
5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4.go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean izena eman beharko dute, abenduaren 14rako.
6.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
7.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.