2015/12/05 - 2015/12/10 12:00
EkimenaKarmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk egitarau zabala antolatu dute ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko. Horretaz gain, ibilbide guzti hori jasotzen duen liburuaren aurkezpen ekitaldia ere izango da. Ekitaldia irekia da eta edonor joan daiteke. "Dastatu Ikastola" lelopean, abenduaren 10ean izango da San Agustin kulturgunean eta pintxo-poteaz eta DJaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
Aurretik, ordea, datorren zapatuan, hilak 5, eguerdiko 12.00etatik aurrera, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek Azpeitiko plazako kioskoa apainduko dute liburuaren aurkezpena iragartzeko asmoz.