Proiektuen Azoka, (K)idea-k topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan harago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta proiektuak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egingo diren lau jardunaldiez gain (bi Donostian egingo dira), plataforma digital bat izango du topaleku gisa.
Ekitaldia elkartrukatze eta garapen kolektiborako plaza da. Konpartitzeko, ikasteko, eta gizarte eraldaketarako proiektuak eta ideiak taldean gauzatzeko espazio fisikoa. Bederatzi orduz jolasa, jana, talde lana, ikaskuntza eta erremintak nahastuko dituen espazio dibertigarri bat elkarbanatuko dugu. Helburua: Guztion artean, gure ideiak eta proiektuak sendotzeko bidean beste pauso bat ematea.
Gainera, lan egiten jarraitzeko espazioa fisiko hau mundu birtualera hedatuko da plataforma digital baten bitartez, non garatutako baliabideak, izaera irekian, eskuragarri izango diren.
Gazteak, umeak, familia gurasoak, hirugarren adineko pertsonak… inkonformistak, ekintzaile bakartiak, talde ekintzaileak, gizarte berritzaileak, makerrak, aldaketa arduradunak, bisionarioak, proiektuak martxan dituzten elkarteak, talde edo babes faltagatik ideiak baztertu dituzten pertsonak, etorkizun jasangarri baterako lanean diharduten pertsonak, laguntzeko gogoak dituzten profesionalak, kuriosoak eta ilusioa daukaten guztiak.
Gure gizarteko erronka nagusiei erantzuten dizkieten konponbide berritzaile asko ditugu gure inguruan. Hala ere, arrazoi anitzengatik maiztasun handiz, ez dugu lortzen “gas” egoera gainditzea. Erralitate hau transformatzeko espazio bat da PA(k), jakintza eta bialiabideez baliatuz, gizarte eraldaketarako proposamenak solidifikatzeko. Ideiak berreskuratuz: Elkarri laguntzeko eta elkarrekin konpartitzeko espazio amankomunarena.
2015eko Azaroaren 28an aukera izango duzue, ekitaldiaren parte izateko. Proiektua aurkeztu nahi baduzu, orri honetan izena eman ezazu (http://proiektuenazoka.org). Proiekturik ez baduzu, baina plaza (azoka) honetan parte hartu nahi baduzu, zure asistentzia konfirmatu.
Egun osoa ez badaukazu, bisita bat egin diezagukezu, ateak zabalik egongo dira.
Hemen daukazu programa guztia.
Egitaraua
09:15-10:00 Aurkezpena / Ongietorria / Gosari emankorra
10:00-10:30 Proiektuen Azoka Kidea
10:30–13:15 Praktika / Proiektuen aurkezpena
13:15-14:30 Catering / Tokian tokiko ekoizleak
14:30-17:15 Ikasketak / Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15-18:00 Balorazioa
18:00-18:15 Hurrengora arte
Proiektuen Azoka-(K)idea, Impact Hub Donostia taldearen babesagatik, eta PAn parte hartu duten eta hartuko duten pertsonen eta proiektuei esker da posible. Gainera, proiektu hau, Donostia 2016ren programa kulturalaren parte da.