EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio aurrekontuak zehazterakoan jarrera irekia izateko

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 26a, 13:07

EH Bilduko ordezkariak Elkarguneako prentsaurrekoan atzo arratsaldean.

EH Bilduko udal ordezkariek adostasunak bilatzeko eskatu diote udal gobernuari, 2016ko aurrekontuak zehazterakoan.

 

2016ko tasa eta zergak "beraiek bakarrik" erabaki dituztela salatu du EH Bilduk, eta jarrera hori ez errepikatzeko deia egin die. "Aurrekontuak zehazteko jarrera irekia izan dezaten eskatzen diegu, eta parte hartzeari ateak irekitzeko eskaera luzatzen diogu. Bai eragile eta baita herritarrekin ere adostu ditzatela aurekontuak, azken urtetan bezala herritarren beharretara egokitutako aurrekontuak izan daitezen. Denon herrixen prozesuarekin jarraitzeko gonbitea luzatu nahi diegu, eta bide batez EH Bilduk aurrekontuetan adostasunak bilatzeko borondatea erakutsi nahi die herritarrei".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide