Dozenaka lagun bildu ziren, atzo arratsaldean, Herriko Plazan, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. 'Emakumeak libre eta bizirik nahi ditugu' lelopean, elkarretaratzea egin zen, Udaleko Berdintasun sailak eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean deituta. Aurretik, Kontzejupean, 'Woman in Black' performancea egin zuten; beltzez jantzita, indarkeria matxistaren ondorioz hil dituzten emakumeak irudikatu eta gogora ekarri zituzten.
Datozen egunotarako ere, ekitaldi ugari daude deituta:
Autodefentsa ikastaroak
Azaroak 23, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.
Alaitz Mañes.
Hitzaldi tailerra
Azaroak 27, 15:00etatik 17:00etara. Elkargunean. Erdaraz.
Inma Merino: “Violencia contra las mujeres en la tercera edad”.
Beldur barik
Azaroak 28, larunbata.
Aurten, lehiaketa Amurrion izango da. Autobusak egongo dira. Informazio gehiago www.artxamendi.eus atarian.