Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehen akta-liburua erosi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Liburuak 1764tik 1775era bitarteko aktak jasotzen ditu, eta gaurtik, Tolosako artxibategian egongo da gordeta. Juan Bautista Mendizabal Adiskideen Elkarteko kidea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Mari Jose Telleria Aldundiko Kultura zuzendaria izan dira goizean, Intsausti Jauregian, erosketaren berri emateko agerraldian.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, gaur, Azkoitian egin du bilera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrena dela eta.