Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalako Berdintasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak, elkarlanean; hitzaldiak, tailerrak, elkarretaratzeak eta ikastaroak, besteak beste.
Ekitaldi nagusia gaur egingo da. Arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea eta ‘Women in Black’ ekimena egingo dira Herriko Plazan.
Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, Udaleko Berdintasun sailak honako adierazpena kaleratu du: "Azaroaren 25a dela eta, data horixe izendatu baitu Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko, zeinahi ere den (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), bai halaber sexismo-modu guztiekiko, barne daudelarik finenak eta normalizatuenak, hala nola sexuen araberako rol estereotipatuak ezartzea edo bizitzaren esparru askotan emakumeak ikusgai ez egotea, besteak beste. Berretsi nahi dugu, era berean, arazo estruktural baten aurrean gaudela eta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza oinarri duenez, ezinbestekoa dela berdintasun-politikak baliatzea, adituek zein nazioarteko erakundeek gomendatzen duten bezalaxe".
Datozen egunotarako ekitaldi-egitaraua ere, horra:
Autodefentsa ikastaroak
Azaroak 23, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.
Alaitz Mañes.
Elkarretaratzea
Azaroak 25, 19:00etan. Herriko Plazan.
Emakumeen Mahaiak antolatuta.
Women in black ekintza
Azaroak 25, 19:00etan elkarretaratzean.
Emakumeen mahaiak antolatuta.
Hitzaldi tailerra
Azaroak 27, 15:00etatik 17:00etara. Elkargunean. Erdaraz.
Inma Merino: “Violencia contra las mujeres en la tercera edad”.
Beldur barik
Azaroak 28, larunbata.
Aurten, lehiaketa Amurrion izango da. Autobusak egongo dira. Informazio gehiago www.artxamendi.eus atarian.