Udalak Maliko atentatuak gaitzetsi ditu

Maxixatzen.eus 2015eko azaroaren 23a

Argazkia:elitedaily

Udalak elkartasuna adierazten die Maliko hiriburuan, Bamakoko Radisson Blue Hotelean gertaturiko basakerian izandako biktimen familiei eta adiskideei, duela astebete Parisko atentatuekin egin zen bezala. Elkarretaratzerik deitu ez arren, Udalak elkartasun eta sentipen bera adierazi nahi die planetako edozein txokotan gertatzen diren indarkeriek eragindako biktimei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide