Asier Fernandez eta Ainhoa Agirrebeña azkoitiarretan azkarrenak, XI. Herri Lasterketan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 21a, 18:00

Gaur arratsaldeko XI. Herri Lasterketan 400 korrikalari inguruk parte hartu dute, eta guztiek 10 kilometro egin behar izan dituzte herriko kaleetan zehar. Gizonezkoetan lehendabiziko azkoitiarra Asier Fernandez izan da eta emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Agirrebeña. Bestalde, lasterketako azkarrena gizonezkoetan Yeray Valera oñatiarra izan da eta emakumezkoetan, berriz, Lurdes Oiartzabal lezoarra. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide