Azkoitian bizi den Fatiha Hajji Baba marokoarraren pintura erakusketa ikus daiteke egunotan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Olio teknika erabilita, gai politikoak eta sozialak lantzen ditu batez ere Hajji Babak, naturan oinarritutakoekin tartekatuz. Guztira, hemeretzi koadro jarri ditu erakusketan, eta ekainaren 16a arte ikus daitezke.