Larunbatean izango den danborradaren ibilbidea laburtu egingo dute eguraldi txarra egiten badu. Danborrada gaueko 22:00etan irtengo da Gurea pilotaleku paretik. Euririk egiten ez badu, geldialdiak egingo dituzte Herriko Plazan, Balda Plazan eta Julio Urkixo kalean. Handik berriro plazara joango dira jotzera eta pilotaleku parean emango zaio amaiera. Aldiz, euria egingo balu, pilotalekutik Balda Plazara joango dira zuzenean danbor-joleak, eta han hiru pieza jo ondoren, Herriko Plazara itzuliko dira zuzenean.
Beraz, honela gelditzen dira bi ibilbideak:
Eguraldi onarekin: pilotalekua-Herriko Plaza-Kale Nagusia-Balda Plaza-Julio Urkixo-Kale Nagusia-Herriko Plaza-pilotalekua.
Eguraldi txarrarekin: Pilotalekua- Balda Plaza- Herriko Plaza-Pilotalekua.
Oharra: Bestalde, danbor-jole bakoitzari eskatzen zaio mesedez gerrikoa eramateko.